Teoria hau da Platonen filosofiaren ardatz nagusia eta honen bitartez berak bi funtsezko galdera erantzun nahi ditu:
- Galdera ontologikoa → Zer da errealitatea?
- Galdera antropologikoa → Nola ezagutu daiteke errealitatea?
Teoria honek zera baieztatzen du, badagoela, alde batetik,
bi errealitate maila:
- Ideien Mundua → bertan ideiak eta zenbakiak daude, hauek perfektuak, hilezkorrak, aldaezinak eta bakarrak direlarik.
- Mundu Sentikorra → bertan objektu fisikoak eta irudiak daude, hauek ez-perfektuak, iraungikorrak, aldakorrak eta anitzak direlarik.
Eta bestetik,
bi ezagutza maila:
- Benetako ezagutza (episteme) → arrazoimenaren bitartez lortzen dena.
- Sasi-ezagutza (doxa) → zentzuen bitartez lortzen dena.
etxalar antzineraa!
ResponderEliminarGUK KOPIAR PEGAR?
ResponderEliminarTA ZUEK??
HAITZ POLITA=)