Atenasen jaio zen,
Peloponesoko Gerraren hastapenetan eta
Perikles hil eta bi urtera. Familia handiki baten baitan jaio zen.
Ariston zen bere aita,
Kodro erregearen ondorengo familia batekoa. Bere ama
Periktione izenekoa zen, familia
aristokrata baten baitan jaioa,
Dropides Solonen anaiaren ondorengoa.
[4]. Aita
Glaukon zuen eta
Kritias tiranoaren iloba izan zen. Bai aitaren bai amaren aldetik arbasoak
Poseidon jainkotik abiatu zirela aipatu zuen Laertziok, gerora Platon alegia bihurtuko zuten istorioen arabera. Bi anai, Adimanto eta Glaukon, bera baino zaharragoak, eta arreba bat, Potone, izan zituen. Aita gazte hil eta ama Pirilamporekin ezkondu zen bigarren aldiz eta harekin beste seme bat izan zuen: Antifonte. Potone bere arrebaren semea
Espeusipo zen, gerora Platonen jarraitzailea eta
Akademiaren buru izango zena. Familiari buruzko datuak
Diogenes Laertziok ematen ditu. Bere solasaldietan ere maiz agertzen dira bere familiakoak
Sokratesekin hizketan, hauetatik informazio eskasa atera badaiteke ere.
Karmides izeneko solasaldian,
Charmides bere osaba (amaren anaia) dela kontatzen du. Karmides
Hogeita hamar Tiranoak taldekoa zen, Atenasko
demokrazia K. a. 404 urtean kolokan jarri zutenak. Karmidesen eta bere amaren osaba zen
Kritias ere, aldi berean Platonen solasaldi bateko pertsonaia dena, talde honetako buru bat zen. Hala ere, senitarteko guztiak ez ziren oligarkak. Pirilampo bere amaren senarra Periklesen eta, beraz,
demokraziazaleen jarraitzailea izan zen.