viernes, 27 de mayo de 2011

antropologia

Atal honetan Platonek gizakiari buruzko teoria azaltzen du. Gizakia bi osagaiz osatutako batasun bat da:
  • Materiala den osagai bat → Gorputza
  • Ez-materiala den osagai bat → Arima
Beraz, Platonen ikuspegi antropologikoa dualista da.
Gorputza, gaitz guztien iturburua da. Bertatik pasioak, nahiak, desioak eta beharrak sortzen dira. Materiala izanik Mundu Sentikorreko errealitatea da eta gauza fisikoei dagozkien ezaugarriak ditu: materiala, ikusgaia, ez-perfektua, iraungikorra eta aldakorra.
Arima, berriz, goi-mailako errealitate espirituala da. Bertan gizakiaren goi-mailako gaitasun intelektualak kokatzen dira: adimena, pentsamendua, arrazoimena, etab. Gure benetako izaera da eta ideiei dagozkien ezaugarriak ditu: ez-materiala, ikusezina, perfektua, hilezkorra eta aldaezina. Platonek hiru arima mota bereizten ditu:
  1. Arrazoizkoa → buruan dagoena eta pentsamenduak dira.
  2. Suminezkoa → bularrean dagoena eta borondateak dira.
  3. Irritsezkoa → sabelean dagoena eta instintuak, kinadak, sexua, etab dira.

miércoles, 25 de mayo de 2011

platonen etika


Platonen etika antropologian datza. Platonen etika giza-ekintzaren buruzko hausnarketa bat da. Hauexek dira Platonek etikaren funtsezko ideiak:
  1. Gizaki guztion helburua zoriontasuna da.
  2. Zoriontasuna ez da plazera lortzea.
  3. Benetako zoriontasuna arimaren purifikazioan datza. Filosofoen helburua beraien arima purifikatzea da.
  4. Arimaren purifikazioa lortzeko bertutea praktikan jarri behar da.
  5. Arimaren parte bakoitzari bertute bat dagokio:
  • Arrazionalari (pentsamendua) → zuhurtasuna
  • Suminezkoari (borondatea) → indarra
  • Irritsezkoari (pasioak) → neurritasuna

viernes, 20 de mayo de 2011

platonen ideien teoria

Teoria hau da Platonen filosofiaren ardatz nagusia eta honen bitartez berak bi funtsezko galdera erantzun nahi ditu:
  1. Galdera ontologikoaZer da errealitatea?
  2. Galdera antropologikoaNola ezagutu daiteke errealitatea?
Teoria honek zera baieztatzen du, badagoela, alde batetik, bi errealitate maila:
  • Ideien Mundua → bertan ideiak eta zenbakiak daude, hauek perfektuak, hilezkorrak, aldaezinak eta bakarrak direlarik.
  • Mundu Sentikorra → bertan objektu fisikoak eta irudiak daude, hauek ez-perfektuak, iraungikorrak, aldakorrak eta anitzak direlarik.
Eta bestetik, bi ezagutza maila:
  • Benetako ezagutza (episteme) → arrazoimenaren bitartez lortzen dena.
  • Sasi-ezagutza (doxa) → zentzuen bitartez lortzen dena.

miércoles, 18 de mayo de 2011

platon-en bizitza

Atenasen jaio zen, Peloponesoko Gerraren hastapenetan eta Perikles hil eta bi urtera. Familia handiki baten baitan jaio zen. Ariston zen bere aita, Kodro erregearen ondorengo familia batekoa. Bere ama Periktione izenekoa zen, familia aristokrata baten baitan jaioa, Dropides Solonen anaiaren ondorengoa.[4]. Aita Glaukon zuen eta Kritias tiranoaren iloba izan zen. Bai aitaren bai amaren aldetik arbasoak Poseidon jainkotik abiatu zirela aipatu zuen Laertziok, gerora Platon alegia bihurtuko zuten istorioen arabera. Bi anai, Adimanto eta Glaukon, bera baino zaharragoak, eta arreba bat, Potone, izan zituen. Aita gazte hil eta ama Pirilamporekin ezkondu zen bigarren aldiz eta harekin beste seme bat izan zuen: Antifonte. Potone bere arrebaren semea Espeusipo zen, gerora Platonen jarraitzailea eta Akademiaren buru izango zena. Familiari buruzko datuak Diogenes Laertziok ematen ditu. Bere solasaldietan ere maiz agertzen dira bere familiakoak Sokratesekin hizketan, hauetatik informazio eskasa atera badaiteke ere. Karmides izeneko solasaldian, Charmides bere osaba (amaren anaia) dela kontatzen du. Karmides Hogeita hamar Tiranoak taldekoa zen, Atenasko demokrazia K. a. 404 urtean kolokan jarri zutenak. Karmidesen eta bere amaren osaba zen Kritias ere, aldi berean Platonen solasaldi bateko pertsonaia dena, talde honetako buru bat zen. Hala ere, senitarteko guztiak ez ziren oligarkak. Pirilampo bere amaren senarra Periklesen eta, beraz, demokraziazaleen jarraitzailea izan zen.





PLATON

lunes, 16 de mayo de 2011

platon

PLATON

Platon, grezieraz Πλάτων, ) Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabarmena izan zen. Parmenides, Heraklito eta pitagorikoen pentsamendu-iturrietatik ere edan zuen. Bere filosofiaren argitasunak eta sakontasunak eragin nabarmena izan dute historian zehar. Filosofiari bere egungo izaera eman eta bere zabalera osoan, hala nola etika, politika, metafisika eta epistemologia, aztertu zuen lehena izan zen. Askoren ustez, Aristoteles, Kant eta beste filosofo bakan batzuk bakarrik jarri daitezke bere parean. Bere lan nagusiak Solasaldiak izeneko bilduma batean jasotzen dira (solasaldi moduko idazkiak baitira), non Sokrates pertsonaia nabarmena den.